Gatazka armatuen biktimak.
Zuzenean indarkeriaren mehatxupean bizi diren edo horren ondorioz desplazatu egin behar izan duten (behartuta edo beren borondatez) herriei zuzendutako ekintzak.
Herritarren bizi-iraupena edo osasuna arriskuan jartzen duten krisiek herritarren baldintza mediko eta humanitarioak bat-batean hondatzen dituztenean jartzen da lanean MSF; gainera, arreta berezia eskaintzen zaie inolako laguntza motarik jasotzen ez dutenei:
Zuzenean indarkeriaren mehatxupean bizi diren edo horren ondorioz desplazatu egin behar izan duten (behartuta edo beren borondatez) herriei zuzendutako ekintzak.
Somalia, 2008 © Jehad Nga
Heriotza-tasa murrizteko xedea duten ekintzak gauzatzen dira honako kasu hauetan: kolera, txarranpina, sukar hemorragikoak, GIB/hies, malaria, tuberkulosia, Chagas gaixotasuna, kala azar, loeria, desnutrizioa, eta abar.
Somalia, 2008 © Jehad Nga
Beren bizitzak arriskuan jartzen dituzten eta berariaz osasun-zerbitzuetatik kanpo uzten dituzten politika edo praktikek eragindako pertsonei (egoera irregularrean dauden migratzaileak edo gutxiengo etnikoak, adibidez) zuzendutako programak.

Grezia, 2009 © Yannis Kolesidis
Larrialdi-erantzunak: kirurgia, arreta psikosoziala, ura eta saneamendua, premia biziko gaiak.

Haití, 2010 © Julie Rémy
PDF - Política Operacional MSF-E 2007-2008
PDF - Política Operacional 2010-2012 (english)
PDF - Executive Plan 2008-2012 (english)