Nola egiten dugu lan?

Lurraldean bertan

Lurraldean beti dago eginkizuneko koordinazio talde bat egoitzaren (zelulak) eta proiektu desberdinen artean bitartekari-lanak egiteko; hain zuzen ere, proiektu horietan lurraldeko taldeek zuzenean lan egiten dute herrialde onuradunekin.

MSFk herrialde batean gauzatzen dituen eragiketa erregularrak dira eginkizunak. Gehienetan, eginkizunetan koordinazio-talde bat izaten da hiriburuan eta hark proiektu bat edo gehiago gidatzen ditu eta horietarako laguntza ematen du herrialde bereko hainbat lekutan.

Oinarrian, eginkizun-buru batek, mediku-koordinatzaile batek, logistika-koordinatzaile batek, finantza-koordinatzaile batek eta giza baliabideen koordinatzaile batek osatzen dute eginkizuneko koordinazio taldea. Proiektuen ezaugarri eta neurrien arabera, eremu jakin batzuetan laguntzeko langile gehiago behar izatea gerta liteke.

Egitura hori antzekoa da lurraldean bertan, baina taldeak asko aldatu daitezke proiektu bakoitzaren arabera; izan ere, batzuetan teknikari espezialistak gaineratu daitezke taldean, besteak beste, botikariak, psikologoak, politologoak eta gizaldeko gaietan adituak.

 

Boletín MSF

Suscríbete y recibe periódicamente nuestras últimas noticias.
Tu correo electrónico: