Laguntzen ditugun herrialdeen beharrak modu librean ebaluatzeko nahitaezkoa da finantza-askatasun osoa edukitzea, hala, finantzarioen nazioarteko agendak, Estatuen kanpo-politikako interesek edo zuzenean nahiz zeharka arazoan inplikatuta dauden beste eragileek gure erabakia baldintza ez dezaten.
Hori lortzeko, egonkortasuna emango duten eta gizaldeko printzipioekin konprometituta dauden iturri desberdinetako fondoak lortzean oinarritzen da MSFren estrategia. Horrenbestez, fondoen egituran jatorri pribatuko fondoak nagusitzen dira eta gure kide eta kolaboratzaileen ekarpenak dira horren adierazlerik nagusiena.
Finantza-egitura sendo eta askeak gure ekintzaren egokitasuna eta eraginkortasuna bermatzen du:
- Larrialdietan esku hartuta, politikari, emaile publiko edo komunikabideak mobiliza daitezen itxaron gabe.
- MSFren gizarte-eginkizunarekin eta kode etikoarekin kontraesanean dauden fondoak (arazo batean inplikatuta daudenen fondoak, adibidez) ez onartuta. Hori dela eta, gobernu edo erakunde publiko, fundazio eta enpresen finantzaketak banan-banan aztertzen dira.
Beharren arabera eta emaileen nahia errespetatuta biltzen dira proiektuetarako fondoak:
- Lurraldean bertan prestatzen ditugu aurrekontuak, herrialdeen behar zehatzen arabera. Egoera bakoitza egiaztatu egiten dugu finantzaketa eskatu aurretik.
- Kontu handiz errespetatzen dugu parte-hartze jakin batean dohaintza bat egitea erabaki dutenen nahia. Arrazoiak arrazoi, emaileen nahia errespetatzerik izango ez bagenu, emaile guztiei baimena eskatuko diegu fondoak beste proiektu batzuetara bidali aurretik; 2004ko tsunamian hori gertatu zen, esate baterako.
Gastuaren etika, gardentasuna eta kontuak ematea dira gure lana hobetzeko konpromiso eta bitartekariak:
- Kontuak emateko erantzukizuna dugu, ez fondoak banatzeko orduan bakarrik (gizarte-eginkizuna vs. egitura-gastuak), baita haren erabilera estrategikoa definitzean ere, hau da, non, nola eta noiz parte hartzen dugun. Etengabeko autoebaluazio-jarduera horrek gardentasun handiagoa eskaintzen digu, eta gainera, egokitasuna eta kalitatea hobetzeko aukera ematen digu gure ekintza guztietan.
- Gure politika eta sistemek gardentasuna eta kontuak ematea bermatzen dute gure ordezkari guztiekin (onuradunak, bazkide eta kolaboratzaileak, finantzari instituzional publiko eta pribatuak, enpresak, etab.) eta erakundean bertan. Gure kontuak eta proiektuak ikuskatu eta ebaluatu egiten dituzte nazioko nahiz nazioarteko barne- eta kanpo-erakundeek eta emaitzak argitaratu egiten dira aldian behin.
- MSFn finantza-baliabide gehienak gure gizarte-eginkizunera bideratzen ditugu (lehentasuna du), ez egitura-gastuetara; horregatik, etika-irizpide zorrotzak aplikatzen ditugu gastuei dagokienez.
Para saberlo todo sobre nuestros proyectos y cómo nos financiamos.

Memoria MSF-E 2008


