Nazioko kontuak
KPMG enpresak ikuskatu eta erakundearen Batzar Nagusiak onartzen ditu Espainiako MSFren urteko kontuak.
Diru-sarrerak
Diru-sarrerak guztira 102.872.236 €
Haitiko lurrikararen ondoren bazkide eta dohaintza-emaileek izandako erantzun masiboak, guztira 7.676.814 eurorekin lagunduz, eta MSFren gainerako sailetan jasotako gero eta handiagoa den laguntzak misioetara zuzendutako gastuen handitzea finantzatzeko beharrezko baliabideak eskuratzea ahalbidetu dute.

Diru-sarreren banaketa finantzatzailearen arabera MSF-E

Gastuak
Gastuak, guztira 103.926.270 €
Gastuen guztizko zenbatekotik %84,5a biztanleriari eskainitako zuzeneko laguntzarako izan da eta %2,8a testigutza, eta herritarren sentsibilizazio eta eraginera zuzendu da. %8,8a diru-bilketa kanpainetarako erabili zen eta gainerako %3,9 kudeaketa gastuetarako erabili zelarik.

Proiektuetako kostua gastuen izaeraren arabera banatzea

Gastuen banaketa proiektu-motaren arabera
Gastuen banaketa herrialdeka

1. Gatazka armatuen biktimak
a) Biztanleria zibilaren aurkako zuzeneko biolentzia: laguntza mediko/kirurjiko/psikologikoa.
b) Errefuxiatuak/kanporatuak: zuzeneko laguntza mediko eta humanitarioa.
c) Gatazkaren ondorioz sorturiko osasun sistemaren etetea: laguntza medikoa erietxe eta osasun erakundeei.
d) Gatazkaren ondorioz sorturiko elikadura krisia: elikadura zentroak, elikagaien banaketa, etab.
2. Hondamendi naturalen biktimak
Larrialdiko edozein erantzun mota, laguntza material dohaintza barne.
3. Larrialdiko edozein erantzun mota, laguntza material dohaintza barne.
Gaixoei eskainitako laguntza medikoa.
4. Giza indarkeriaren /osasun-arretarik ez duten biktimak.
Zuzeneko esku-hartzea ekintza mediko, psikologiko eta soziologien bidez. Osasun-zerbitzuak eskuratzeko, osasun-hutsuneak betetzeko, kostuen berreskuratze sistemak, etab. Xedetzat duten proiektu guztiak kategoria honen barne daude.
Iturria: Nazioarteko MSFren 2010ko Memoria.
Cuentas anuales auditadas 2010
Informe Auditoría KPMG 2010
Certificado 2008 Fundación Lealtad
Años anteriores: 2007
Web de la Fundación Lealtad:
www.fundacionlealtad.org
Informe de tesorero MSFE 2010


