MSF mundu osoan Mugarik Gabeko Medikuak ezagutzera emateko erabiltzen diren siglak dira. MSF nazioarteko elkarte mediko eta humanitario bat da. 1971tik laguntza eskaintzen die egoera ezegonkorrean dauden herrialdeei eta jatorri naturaleko edo giza jatorriko hondamendien eta gatazka armatuen biktimei, arraza, erlijio edo ideologia politikoko inolako bereizkeriarik egin gabe. MSFk zuzeneko presentzia du krisi-inguruetan eta horrek testigantza erabiltzeko aukera ematen digu, hura bitartekari gisa erabilita, herrialde horietan aldaketak eragiteko. Argibide gehiago nahi izanez gero.
Maiz egiten diren galderak
MSFren baliabide ekonomikoak fondo pribatu eta instituzionaletatik jasotzen ditugu. Diru-sarreren %88 fondo pribatuetatik jasotzen dugu, hau da, bazkide eta kolaboratzaileen ekarpen erregularretatik, dohaintza zehatzetatik, eta enpresa eta emaile handien ekarpenetatik. Gainerako % 12a hainbat erakundetatik jasotzen dugu, Europar Batasunetik, nazio- eta autonomia-gobernuetatik, etab. Argibide gehiago nahi izanez gero.
Iturriak: Nazioarteko MSFren 2009ko Memoria.
Gastu zuzenak, eginkizunetako laguntza-gastuak eta testigantza- eta gizaldeko jarduerak ordaintzeko erabiltzen da gure diru-sarreren % 84. Fondo-bilketako, kudeaketa orokorreko eta administrazioko gastuei aurre egiteko erabiltzen da gainerako % 16a. Argibide gehiago nahi izanez gero.
Iturria: MSF-Eren 2009ko Memoria.
MSFk bost kontinenteetako 65 herrialde baino gehiagotan egiten du lan eta laguntza mediko eta humanitarioa emateko 362 proiektu jarri ditu abian herrialde horietan gatazka armatu eta hondamendi naturalen biktimei, gaixotasun endemiko eta epidemikoen eragindako herrialdeei, gizarte-indarkeriaren biktimei eta osasun-arretatik kanpo dauden pertsonei laguntzeko. Argibide gehiago nahi izanez gero.
Iturria: Memoria internacional MSF 2009.
MSFk 3,8 milioi bazkide eta kolaboratzaile ditu mundu osoan; horietatik 487.000 Espainiako sailean daude. Horiek gizarte zibilaren laguntza islatzen dute eta gure ekintza-askatasuna bermatzen dute.
Iturria: Memoria internacional MSF 2008 eta Memoria MSF-E 2008
Hainbat modu daude MSFri laguntzeko:
- Bazkide egin zaitez eta egin itzazu ekarpen ekonomiko erregularrak.
- Egin itzazu dohaintza puntualak gure jarduerak finantzatzen laguntzeko.
- Egin ezazu lan boluntario moduan gure egoitzan, hari dagozkion bulegoetan edo zure eskualdeko MSFren laguntza taldeetan.
- Elkartasun-ekimenak: jarduerak antolatu eta fondoak MSFri eman diezazkiokezu.
- Aldian behin, jaso informazioa e-mail bidez gure buletin elektronikoaren bitartez.
- Zabaldu MSFri buruzko informazioa zure blogaren bitartez.
- Hartu parte gure hitzaldi, erakusketa eta kanpainetan.
- MSF produktuak erosi eta oparitu.
- Zoriondu Gabonak MSF txartelen bidez.
- Egin lankidetza-hitzarmenak enpresekin.
- Jaraunspen eta legatuak.
Aukera horiek guztiak erabilgarri daude gure web orrian. Nahiago baduzu, deitu 902 30 30 65 zenbakira edo joan gertuen duzun MSFren bulegora.
MSFn jatorritik hasi eta xederaino kontrolatzen dugu laguntzaren banaketa-katea. Horretarako, bi erosketa- eta biltegiratze-zentral ditugu Europan eta material-izakinak ditugu munduko beste herrialde batzuetan larrialdietan berehalako estaldura emateko. Bidalketak zuzenean kontratatutako garraioetan egiten dira eta guk prozesu osoa ikuskatzen dugu.
Finantzaren ikuspuntutik, baliabideen kudeaketa gardena dela bermatzeko mekanismoak ditugu, bai egoitzan, bai proiektuetan.
Erakundearen kontuak eta lurraldeko programetako kontuak urtero ikuskatzen dira eta gure web orrian argitaratzen dira. Argibide gehiago nahi izanez gero
Kostu- eta biltegiratze-arazoak direla-eta, MSFn ez ditugu partikularren dohaintza materialak onartzen. Gainera, produktu batzuk gure programekin bat ez etortzea gerta liteke. Laguntza azkarra eta eraginkorra izan dadin, bi erosketa-zentral propiotan erosten dugu beharrezko guztia. Horri esker, prezio hobeak lortzeaz gain, gure beharren araberako materiala lor dezakegu, berehala bidaltzeko eta norakora baldintza onetan iristeko moduan prestatua. Beharrezko beste produktu batzuk —eraikuntza-materialak, janaria, erregaiak, etab.— lurraldean bertan erosten ditugu.
MSFn ez dugu haurrak babesteko aukerarik ematen. Kaltetuta dauden herrialdeetan laguntza medikoa eta humanitarioa eskaintzeko xedea dute gure proiektuek; askotan, amen eta haurren osasun-programak sartzen dira proiektu horien barnean, hala, haurdunaldian zehar, erditzean eta haurraren geroko jarraipenean horiei laguntza bermatzeko. Honako hauek dira MSFren jarduera nagusiak: immunizazio-programa zabala (tuberkulosi-, difteria-, tetanos-, kukutxeztula-, polio- eta txarranpin-txertoak), elikadura-jarraipena eta -arreta, eta arreta osatua honako gaixotasun hauetan: txarranpina, beherako-gaixotasunak, arnasa-gaixotasun zorrotzak, malaria eta desnutrizioa...
MSFk ez die erakunde edo enpresei bazkide eta kolaboratzaileek emandako informazioa igortzen; informazio hori bilduta geratzen da gure informatika-fitxategi pertsonalizatu eta konfidentzialean. Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko Lege Organikoaren arabera, bazkide eta kolaboratzaileek beren datu pertsonaletara sartu eta horiek edozein unetan zuzendu edo baliogabetzeko eskubidea dute, sas@msf.es helbide elektronikoan eskatuta edo bazkideen arretarako zenbakira deituta (902 303 065).
MSFk profesionalak nahi ditu, eta horregatik, hainbat modutara (diru bidez edo beste moduren batera) ordaintzen ditu bere langileak. Espainian bizi diren MSFko langileei lan-legepeko kontratu bat egiten zaie lurraldera joan aurretik, horrek dituen eskubide eta betebehar guztiekin. Irteera-baldintzak (soldata-taula barne) aukeraketaz arduratzen den pertsonarekin hitzartzen dira lankideak hartzeko prozesuaren hasieran.
Lurraldean bertan lan egiteko lanpostu gehienak epealdi luzekoak izaten dira. Hain zuzen ere, 6 eta 12 hilabete arteko aldia libre izatea eskatzen da sartzeko baldintzetan. Kasu jakin batzuetan (larrialdiak, esplorazioak) eta profil zehatz bat duten pertsonen kasuan (kirurgialari, nutrizionista eta anestesistak, adibidez), epealdi motzagoak ere onartzen dira. Bestalde, herrialdera, proiektura eta lanera egokitzeak girotze-epealdi luzea hartzen du.

