MSF mundu osoan Mugarik Gabeko Medikuak ezagutzera emateko erabiltzen diren siglak dira. MSF gizaldeko ekintzak egiten dituen nazioarteko elkarte mediko bat da, jatorri naturaleko eta giza jatorriko hondamendien eta gatazka armatuen biktimei laguntza eskaintzen diena, arraza, erlijio edo ideologia politikoagatik inolako bereizketarik egin gabe.
1971n hasi zen lanean
Tonus astekari medikoaren erredakzioa Parisen. MSF erakundeak eraketako batzarra egin du. Biafrako (Nigeria) eta Ekialdeko Pakistaneko (oraingo Bangladesh) nazioarteko laguntzaren eraginkortasun ezarekin eta mututasunarekin ados ez zegoen mediku eta kazetari talde baten inkonformismoagatik sortu zen erakundea. Horren espiritua: ekintza mediko independentearen funtsa larrialdietan gorde ahal izatea.
Laguntza eta testigantza
Independenteak eta inpartzialak garelako berehalako eta aldi baterako laguntza eskaini ahal izaten diegu beharrik handiena duten pertsonei krisialdi egoeretan. Osasun ekintzei ematen diegu lehentasuna, baina arriskuak ere hartzen ditugula esan behar dugu, boterearekin aurrez aurre jartzen gara eta testigantza baliabide gisa erabiltzen dugu biztanle-guneen aldeko aldaketak sortzeko.
Gizaldeko ekintza independentea
Gure diru-sarrera gehienak mundu osoan ditugun 3,8 milioitik gora bazkide eta laguntzaileengandik jasotzen ditugu, Espainian bertan 487.000 baino gehiago izanik. Finantza alorrean independente izateak ematen digu aukera non eta noiz esku hartu behar dugun erabakitzeko, laguntza baldintzatuko duten presio politiko, ekonomiko edo erlijiosoa onartu beharrik gabe.
Laguntza behar den lekura heltzen da
MSF erakundean guk kontrolatzen dugu laguntza banatzeko katea, hasieratik amaieraraino. Erosketarako eta biltegiratzeko bi zentral ditugu Europan, eta mundu osoko beste hainbat lekutan izakinak ditugu larrialdietan berehalako laguntza eskaini ahal izateko.
Profesional konprometituak
Nazioarteko 2.000 langile baino gehiago ditugu lurraldean eta bertan kontratatutako 20.400 profesionalekin egiten dute lan. Laguntza eskaintzen diegun lurraldeekin horiek duten konpromisoa MSFren bizi-indarra da. Erakundearen barruan horiek prestatzea eta garatzea da gure lehentasunetako bat.
Iturria: Nazioarteko MSFren 2009ko Memoria.
Gardentasuna eta kontuak ematea
Gure esku jarri dituzten baliabideak kudeatzen ari gara. Horregatik ematen ditugu kontuak, eta ez fondoen erabilera azaltzeko bakarrik, baita lortu ditugun helburuak eta izan ditugun porrotak azaltzeko ere, gure lana hobetzeko baliabide moduan. Gure kontu eta proiektu horiek guztiak estatuko eta nazioarteko erakundeek ikuskatzen dituzte eta ikusi nahi dituen edonoren esku daude.
Nazioarteko onarpena
Gure lanarengatik, besteren artean, honako sariak eman dizkigute: Adiskidetasunaren Asturiasko Printze Saria 1991, Giza Eskubideen Europako Kontseiluaren Saria 1992, Nansen Domina Errefuxiatuentzat 1993, Roosevelt Saria Lau Askatasunei 1996, Indira Gandhi Saria 1996, Conrad N. Hilton Saria 1998, Bakearen Nobel Saria 1999, Osasunaren aldeko Zayed Saria 2002 eta Gizaldeko Lidergoaren Hussein Erregearen Saria 2004.
Iturriak: MSF-Eren 2009ko Memoria eta Nazioarteko MSFren 2009ko Memoria.

© François Leduc


© Juan Carlos Tomasi. Zambia (2006)

© MSF. Chad (2009)
