Zer da MSF?

MSF erakundea

Espainiako MSF erakundea

MSF 19 elkarte nazional edo atalek eta banakako pertsonen beste batek osaturiko nazioarteko mugimendu bat da eta koordinazioa Ginebrako (Suitza) Nazioarteko Bulegoaren esku dago. Agintaritza organo gorena Nazioarteko Asanblada Orokorra (NAO) da, hau Nazioarteko Lehendakariak, Nazioarteko Diruzainak (boto-eskubiderik gabe), elkarte nazional bakoitzeko bi ordezkarik eta banakako pertsonen elkarteko beste bik osatzen dutelarik. NAOk MSFen misio soziala babesteko ardura dauka, gobernagarritasun gaietan azken hitza berak dauka eta mugimendu osoaren ardatz estrategikoak zehazten ditu.  

 

Espainiako MSF erakundea

Espainiako Mugarik Gabeko Medikuak (MSF-E) 1986. urtean sortu zen, eta geroztik, nazioarteko MSF mugimenduaren zati izateaz gain, gure Karta Magnan deskribatzen den gizarte-eginkizunaren alde bere kasa elkartu diren pertsonen erakunde bat da.

 

Beste erakundeek bezala, MSF-Ek ere estatutu batzuk eta barne-araudi bat ditu. Araudia erakundea osatzen dugun guztioi (bazkide ala ez bazkide) zuzenduta dago; estatutuek, ordea, erakundearen arauak xedatzen dituzte.

 

Zuzendaritza Batzordeak erakundea gobernatzen, administratzen eta ordezkatzen du. Guztira, bederatzi kidek osatzen dute. Kide horien jarduna hiru urtekoa da; gero, kide horiek berriz hautatu daitezke beste hiru urterako. Lehendakariak medikua izan behar du; lehendakariordea, aldiz, medikua nahiz erizaina izan daiteke. Osasun-arloan lan egiten ez duten kideek, guztira, lau postu izan ditzakete Batzordean.

 

Ordezkari horiek beste kide guztien artean hautatzen dira Batzar Nagusian bozketa libre eta sekretu bidez. Batzar Nagusia urtero egiten da eta erakundearen ildo nagusiak xedatzen dituen organo erabaki-hartzaile nagusia da.

 

PDF - Carta Magna MSF-1971

PDF - Principios MSF-Chantilly-1995

PDF - Identidad MSF

PDF - Gobernabilidad MSF-La Mancha-2006

PDF - Estatutos asociación MSF-E

PDF - Reglamento interno asociación MSF-E



Boletín MSF

Suscríbete y recibe periódicamente nuestras últimas noticias.
Tu correo electrónico: