ESP / CAT / GAL

Hemen dituzu irudimenez eta originaltasunez betetako ekimen solidarioak sortzeko zenbait baliabide, gehien behar gaituztenei laguntzen jarraitzeko funtsak biltzeko.

  • Médicos Sin Fronteras es una organización médico-humanitaria internacional sin ánimo de lucro, que asiste a  poblaciones supervivientes íctimas de desastres naturales o humanos y de conflictos armados, con total independencia y sin ninguna discriminación

    Nor gara:

    Zer da Mugarik Gabeko Medikuak

    Mugarik Gabeko Medikuak irabazi-asmorik gabeko erakunde mediko-humanitarioa da, eta nazioartean jarduten du. Hondamendi naturalen, giza hondamendien zein gatazka armatuen biktimei laguntza eskaintzen die, independentzia osoz eta arraza, sexua, erlijioa, filosofia edo politika bereizi gabe.

    Gaur egun, 70 herrialde baino gehiagotan ari gara lanean. Horietako askotan gatazka edo migrazio-krisi larrian daude, Afganistan, kasu, eta beste batzuetan, hondamendi naturalak gertatu dira, hala nola Haitin.

    Egiten dugun lanarekin jarraitu ahal izateko, herritarren laguntza ezinbestekoa dugu. Gure diru-sarreren % 95 baino gehiago jatorri pribatukoa da. Funtsak gizarte-misiorako erabiltzen dira (medikuntza eta lekukotza), baita aurreko guztia betetzeko beharrezkoak diren administrazio-lanak egiteko eta baliabideak eskuratzeko ere.

  • Creadores sin fronteras escuela

    Zer eskaintzen dugu?

    Zer da Mugarik Gabeko Sortzaileak?

    «Mugarik Gabeko Sortzaileak» hezkuntza- eta sentsibilizazio-proiektua da, eta ikastetxeetako ikasleei zuzenduta dago. Helburua du balioak lantzea, sormena garatzea, eta taldean/ikasgelan elkarlana sustatzea.

    Proiektu honetan, ikasleek ekimen solidario irudimentsuak eta originalak proposatu eta garatu beharko dituzte, batera lan eginez. Ikuskizunak, erakusketak, kirol-ekitaldiak, oroitzapenezko jardunaldiak... Edozer izan daiteke!

    Zer ekarpen egiten dio hezkuntzari?

    Ekimen solidario bat martxan jartzeak irakasleei aukera ematen die balioen gaineko hezkuntza emateko. Proiektuaren oinarriak ikaskuntza eta zerbitzua dira, eta sormena eta ikasleen arteko elkarlana sustatzen ditu.

    Gainera, ekimen bat sortzerakoan, ikasleak gizartea eraldatzeko eragile bilakatzen dira, eta Mugarik Gabeko Medikuen lanerako ezinbestekoak diren «sendabide» bihurtzen dituzte haien ideiak.

    Era berean, euren jarduna eskolaz haraindi hedatzera eta ekimenen berri ematera animatuz, ikasleek erantzukizunak hartzeko gaitasuna garatzen dute. Horrez gain, gizarte- eta herritar-gaitasunak, autoestimua, euren buruarekiko konfiantza eta kritikotasuna bultzatzen ditu, eta egungo gizartean duten parte-hartzeari eta inplikazioari buruz ohartarazten die.

    Fitxa didaktikoa

    «Mugarik Gabeko Sortzaileak» eskola-kanpainak material osagarria du, ikasleei zein irakasleei euren ekimen solidarioa online hezurmamitzen eta inguruko jendea ikasgelak/taldeak aukeratutako proiektuari buruz sentsibilizatzen laguntzeko.

    Fitxa didaktikoan, irakasleak jarduera egiteko jarraibideak eta talde-dinamika praktikoak aurki ditzake.

  • Creadores sin fronteras

    Pauso bat harago:

    Zer dira ekimen solidarioak?

    Ekimen solidarioen bidez, Mugarik Gabeko Medikuen kausen artean gogokoen duzuena aukeratu, eta horretarako dirua bilduko duzue, eskolan garatuko dituzuen proposamenen bidez. Ikastetxeko eta inguruko jendeari ere kausa horren alde egin dezaten eska diezaiekezue.

    Honako lau jarduera-eremu hauen artetik, bildutako dirua zeini bideratuko zaion aukeratu behar duzue:

    - Gatazken biktimak

    - Desnutrizioa

    - Haurren txertaketa

    - Hondamendi naturalak

    Ondoren, guztion artean, ekimen solidario bat sortu behar duzue, dirua biltzeko. Mota askotako ekimenak antola ditzakezue: urtebetetze-jaia, ordainpeko sarrera duen kultur-ekintza, kirol-ekitaldia, merkatu txikia edo bururatzen zaizuen beste edozein ideia original. Izan ere, mugarik gabeko sortzaileak zarete!

    Behin erabakita, msf.es/ekimenakwebgunera sartu, eta zuen ekimena igo behar duzue. Horrez gain, gurekin harremanetan jar zaitezkete, 900 494 760 telefono-zenbakian edo [email protected] posta elektronikoan, eta zuen ideia kontatu.

    Deskargatu ikasgelarako materiala

    Deskargatu fitxa didaktikoa eta «Mugarik Gabeko Medikuak ezagutu» eta «Ekin» bideoak, zuen ekimen solidarioa antolatzen hasteko.

Aholkulari pedagogiko talde bat jarri dugu zure eskura. Beraiek lagunduko eta gidatuko zaituzte hezkuntza proposamen hori ikasgelan martxan jartzeko prozesuan. Honako bide hauek erabil ditzakezu gurekin harremanetan jartzeko: [email protected] helbide elektronikoa, edo 900 494 760 doako telefono zenbakia.