1. ZURE DATUEN TRATA ENDUAREN ARDURADUNA
MUGARIK GABEKO MEDIKUAK ESPAINIA, helbidea: Zamora kalea, 54, 08005 Bartzelona, Espainia.
2. ZEINTZUK DIRA ZURE ESKUBIDEAK?
Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, transferitzeko, mugatzeko edo tratamenduaren aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezu, helbide elektroniko honen bidez: dataprotectionHR@barcelona.msf.org.
Era berean, zure datu pertsonalen tratamenduak araudia edo pribatutasun-eskubideak urratzen dituela uste baduzu, erreklamazio bat aurkez dezakezu:
- Datuak babesteko gure ordezkariari, adierazitako posta-helbideen eta helbide elektronikoen bidez.
Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean, haren egoitza elektronikoaren edo posta-helbidearen bidez.
3. DATUAK BABESTEKO ORDEZKARIA
MSF ESPAINIAko datuak babesteko, ordezkariarekin jar zaitezke harremanetan, lehen aipatutako helbidearen edo helbide elektroniko honen bidez: : DPO.BCN@MSF.ORG.
4. ZURE DATUAK NOLA LORTZEN DITUGU?
Zure datuak zugandik zuzenean lortzen dira, MSF ESPAINIAk gure erakundearekin lankidetzan aritzeko boluntario gisa emateko eskaintzen dizkizun bideetako baten bidez.
5. ZURE ZER DATU PERTSONAL TRATATZEN DITUGU?
Tratatzen ditugun datuak zuk emandakoak dira. Datu horien artean, oro har, honako hauek daude:
- Identifikazio-datuak: Izena, abizenak eta NAN-a.
- Harremanetarako datuak: Helbidea, telefonoa(k) eta posta elektronikoa.
- CV-ari buruzko datuak: prestakuntza akademikoa, lanbide-esperientzia, hizkuntza-maila, etab.
- Aurkezpen-gutunari buruzko datuak.
Era berean, MSF ESPAINIAren eta zure arteko harremanean zehar borondatez ematen dituzun edo sortzen diren datuak trata ditzakegu.
6. ZERTARAKO TRATATZEN DITUGU?
Zure datuak tratatzen ditugu gure erakundean boluntario gisa duzun profila baloratzeko.
7. ZERGATIK TRATATU DITZAKEGU ZURE DATU PERTSONALAK?
MFS ESPAINIAk zure datu pertsonalak tratatu ditzake, zure datu pertsonalen tratamendua legitimatuta dagoelako, zuk hala eskatuta, zure eta MSF ESPAINIAren arteko kontratu aurreko neurriak aplikatzearen ondorioz.
8. NOIZ ETA ZERGATIK EMAN DIEZAZKIEKEGU ZURE DATUAK HIRUGARRENEI?
Zure datuak ondoren adierazten diren hartzaileei eman ahal izango zaizkie, jarraian azaltzen diren arrazoiengatik:
- Administrazio publikoak: MSF ESPAINIAk bere jardueragatik bete behar dituen legezko betebeharrak betetzeko;
- Kontabilitate-auditoretzako enpresak: MSF ESPAINIAk bere jardueragatik bete behar dituen legezko betebeharrak betetzeko;
- Segurtasun-indar eta -kidegoak: gure erakundeari informazioa ematea eskatzen zaionean legezko betebehar bat betetzeko;
- MSF ESPAINIAk hornitzaile horiek kontratatu dituen zerbitzuak emateko zure datuetarako sarbidea behar duten hornitzaileak. MSF ESPAINIAk hornitzaile horiekin sinatuta dauzka beharrezkoak diren eta zure pribatutasuna babesteko araudiak eskatzen dituen konfidentzialtasun-kontratuak eta datu pertsonalen tratamendu-kontratuak.
Etorkizunean, MSF ESPAINIAk beste datu pertsonal batzuk emango balitu, jakinaraziko dizugu.
9. NAZIOARTEKO TRANSFERENTZIAK
MSF ESPAINIAk hornitzaile-zerbitzuak ditu kontratatuta Europako araudi baliokiderik ez duten herrialdeetan (“Hirugarren herrialdeak”). Hornitzaile horiek MSF ESPAINIArekin sinatu dituzte Hirugarren Herrialdeetan kokatutako hornitzaileentzako araudiak eskatzen dituen datuen konfidentzialtasun- eta tratamendu-kontratuak, eta zure pribatutasuna babesteko beharrezkoak diren bermeak eta babesak aplikatu dituzte.
Nazioarteko datu-transferentzien bermeei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan gure Datuak Babesteko ordezkariarekin adierazitako posta-helbideen eta helbide elektronikoen bidez.
10. ERABAKI AUTOMATIZATUAK
Jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak ez direla erabaki automatizatuen xede izango.
11. ZENBAT DENBORAN GORDEKO DITUGU ZURE DATU PERTSONALAK?
Zure datuak gehienez ere bi (2) urteko epean gordeko direla jakinarazten dizugu, boluntario izan daitezkeenen arabera, betiere kontrakoa adierazten ez baduzu, datuak ezerezteko eskubidea baliatzen ez baduzu edo gure boluntarioetan edo lan-plantillan sartzen ez bazara. Epe hori amaitutakoan, zure datuak ezabatu egingo dira edo, bestela, anonimizatu.