PROBATUTASUN-POLITIKA

 

 

ZURE DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA

MSF ESPAINA, Zamora kalea 54, 08005 Bartzelona, Espainia.

DATUAK BABESTEKO ORDEZKARIA

Datuak babesteko gure ordezkariarekin harremanetan jar zaitezke MSF ESPAINIAren posta-helbidean, edo sas@msf.es

NOLA LORTU DITUGU ZURE DATUAK?

Aurretik harremanik izan ez badugu, inprimaki honen bidez lortuko ditugu zure datuak, eta gurekin duzun harremanean emango dizkiguzun datuekin batera tratatuko ditugu.

Aldez aurretik harremanik izan badugu, eskura ditugun datuak MSF ESPAINIArekin izan dituzun aldez aurreko harremanen bitartez lortu ditugu, edo gaur egun gure erakundearekin dituzun harremanen ondorioz, bai bazkide izateagatik, bai dohaintza-emailea izateagatik edo gure kanpainetako batean parte hartzeagatik, bai gure jarduerei, kanpainei eta ekimenei buruzko informazioa bidaltzeko eskatu digulako.

Zure datuak hirugarren batengandik lortu baditugu, pribatutasun-politika honekin batera doan komunikazioan zure datuen jatorriaren eta emandako datuen kategorien berri emango dizugu.

ZER DATU TRATATZEN DITUGUN, ZERTARAKO, ETA ZERGATIK?

 

GIZABANAKOA BAZARA

ZURE ZER DATU PERTSONAL TRATATZEN DITUGU?

Ondoren azalduko diren helburu legitimoetarako zuretzat erabiliko ditugun datuak honako hauek dira:
1. Zurekin harremana mantentzeko beharrezko datuak:
Izena; Abizenak; Adina; Sexua; Lehentasunezko hizkuntza; E-maila; Telefonoa; Posta-helbidea; Ekarpen ekonomikoa. 
2. Zurekin aldez aurretik izandako harremanetan borondatez eman badiguzu, honako datu hauek ere eskura ditzakegu:
Familia-ingurunea; Ekimen solidarioaren datuak (lekua, data, helburua, interesak).
Halaber, MSF ESPAINIArekin etorkizunean izango dituzun harremanetan eta interakzioetan borondatez emango dizkiguzun datu gehigarriak tratatuko ditugula jakinarazten dizugu, baita sare sozial baten edo beste aplikazio baten bidez emango dizkiguzunak ere. Datu horiek zure pribatutasun-konfigurazioaren, sare sozialaren edo aplikazioaren erabileraren eta sare sozial edo aplikazio bakoitzaren berezko pribatutasun-politiken araberakoak dira. Beraz, sare sozial edo aplikazio horien bidez datuak eman aurretik, hauek arretaz irakurtzea gomendatzen dizugu.

ZERTARAKO TRATATZEN DITUGU ZURE DATU PERTSONALAK?

Gatazka-eremuetan munduko edozein lekutan laguntza medikoa eta humanitarioa emateko gure sorrera-helburuak betetzea ahalbidetuko duen lankidetza-harremana abian jartzeko, gure bazkideen, emaileen, ekintzaileen eta gure lanari buruzko informazioa eskatu duten gainerako pertsonen datuak tratatzen ditugu, honako jarduera zehatz hauetarako:
- MUGARIK GABEKO MEDIKUAK ESPAINIAri buruzko informazioa bidaltzea SMS, telefono, posta elektroniko edo Whatsapp bidez.
- Dohaintzak, kuota-gehikuntzak eta beste partaidetza-mota batzuk eskatzea (kanpainetan sinatzea, etab.) eta dohaintza horien kobrantza kudeatzea.
- Ziurtagiri fiskala bidaltzea.
- Zure kontsultei erantzutea gurekin harremanetan jartzen zarenean.
- Antolatzen ditugun ekitaldietara gonbidatzea.
- Gogobetetze-inkestak egitea edo bilerak antolatzea merkatu-azterketak edo lehiaketak egiteko.
- Zurekin dugun harremana kudeatzea.
- Gure erakundearen alde antolatzen duzun sustapen-jarduera kudeatzea.
- Zuk zuzenean emandako informazioarekin, publiko egin duzun informazioarekin edo publikoki eskuragarri dagoenarekin profilak egitea, arestian aipatutako jardueren kudeaketa egokia ziurtatzeko. Profilak egitea ez da inola ere eragin diezaioketen ondorio juridikoak edo bestelakoak dituzten erabaki automatizatuak hartzeko erabiltzen; gure erabakiak hartzeko prozesu guztietan dago gizakiaren esku-hartzea. 
Gainera, zure datuak bitarteko elektronikoen bidez ere tratatzen ditugu, aurretik parte hartu duzun jarduera, kanpaina eta antzeko ekimenei buruzko komunikazioak bidaltzeko, edo informazioa eskatu diguzunei edo gure erakundeari eskaeraren bat egin diezunei buruzko komunikazioak bidaltzeko.
Horrelako komunikazioak jasotzeari orain edo beste edozein unetan uko egin diezaiokezu; horretarako, mezu elektroniko bat bidal dezakezu gure datuak babesteko ordezkariaren helbide elektronikora, edo eskaera bat bidali gure posta-helbidera, datuak babesteko ordezkariari zuzenduta. 

ZERGATIK TRATA DITZAKEGU ZURE DATU PERTSONALAK?

MSF ESPAINIA erakundearekin bazkide, emaile, aktibista edo gure jarduerei buruzko informazioa eskatzen duen pertsona gisa duzun harremanari eustearekin lotutako zure datu pertsonalen tratamendua legitimatuta dago, harreman horretatik eratorritako kontratu-betebeharrak betetzeko edo eskaerari erantzuteko beharrezkoa delako.

Parte hartu duzun MSF ESPAINIAren antzeko jarduerei, kanpainei edo ekimenei buruzko informazioa bidaltzeko zure datu pertsonalen tratamenduak gure erakundearen interes legitimo bati erantzuten dio, eta indarrean dagoen araudiak baimentzen du.

ENPRESA BATEN ORDEZKARI GISA JARDUTEN BADUZU

ZER DATU PERTSONAL IZAPIDETZEN DITUGU?

Aurrerago azalduko diren helburu legitimoetarako erabiliko dituzun datuak zure harremanetarako datuak dira, lan egiten edo laguntzen duzun enpresari, erakundeari edo organizazioari buruzkoak.

ZERTARAKO TRATATZEN DITUGU ZURE DATU PERTSONALAK?

Zure kontaktu korporatiboko datuak MSF ESPAINIAk lan egiten edo laguntzen duzun enpresa, erakunde edo organizazioarekin dituen merkataritza-, kontratu- edo lankidetza-harremanak mantendu ahal izateko baino ez ditugu erabiliko.

Gainera, zure datuak tratatzen ditugu, baita bitarteko elektronikoen bidez ere, aurretik parte hartu duzun jarduera, kanpaina eta ekimen antzekoei buruzko komunikazioak bidaltzeko, edo informazioa eskatu diguzunei edo gure erakundeari eskaeraren bat egin diezunei buruzko komunikazioak bidaltzeko.

Horrelako komunikazioak jasotzeari uko egin diezaiokezu, orain edo beste edozein unetan; horretarako, mezu elektroniko bat bidal dezakezu datuak babesteko gure ordezkariaren helbide elektronikora, edo eskaera bat bidali gure posta-helbidera, datuak babesteko ordezkariari zuzenduta.

ZERGATIK TRATATU DITZAKEGU ZURE DATU PERTSONALAK?

MSF ESPAINIArekin lan egiten edo kolaboratzen duzun enpresa, erakunde edo organizazioaren harremanari eustearekin lotutako zure kontaktu korporatiboko datuen tratamendua gure erakundearen interes legitimo baten ondorio da, pribatutasunari buruzko araudiak berariaz aitortua.

Parte hartu duzun MSF ESPAINIAren antzeko jarduerei, kanpainei edo ekimenei buruzko informazioa bidaltzeko zure datu pertsonalen tratamenduak gure erakundearen interes legitimo bati erantzuten dio, eta indarrean dagoen araudiak baimentzen du.

NOIZ ETA ZERGATIK EMAN DIEZAZKIEKEGU ZURE DATUAK HIRUGARRENEI?

Zure datuak ondoren adierazten diren hartzaileei eman ahal izango zaizkie, jarraian azaltzen diren arrazoiengatik:
- Administrazio publikoak: MSF ESPAINIAk bere jardueragatik bete behar dituen legezko betebeharrak betetzeko
- Borondatez parte hartzen duzun kanpaina, jarduera eta ekimenetatik eratorritako betebeharrak betetzeko beharrezkoak diren hirugarrenei egindako lagapenak (adibidez, banketxeak eta ordainketa-pasabideen hornitzaileak).
- MSF ESPAINIAk hornitzaile horiek kontratatu dituen zerbitzuak emateko beren datuak eskuratu behar dituzten hornitzaileak. Hornitzaile horiekin sinatuta ditu MSF ESPAINIA-k pribatutasuna babesteko beharrezkoak diren eta araudiak eskatzen dituen konfidentzialtasun-kontratuak eta datu pertsonalen tratamendurako kontratuak (adibidez, inprentak).
Etorkizunean MSF ESPAINIAk beste datu pertsonal batzuk ematen baditu, horren berri emango dizugu.

NAZIOARTEKO DATU-TRANSFERENTZIAK

MSF ESPAINIAk kontratatuta ditu hornitzaile teknologikoen zerbitzuak, Europako araudiaren parekorik ez duten herrialdeetan kokatuak (“Hirugarren herrialdeak”). Hornitzaile horiek MSF ESPAINIArekin Hirugarren Herrialdeetan kokatutako hornitzaileentzako araudiak eskatzen dituen datuen konfidentzialtasun- eta tratamendu-kontratuak sinatu dituzte, eta zure pribatutasuna babesteko beharrezkoak diren bermeak eta babesak aplikatu dituzte. 
Zure pribatutasun-bermeei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, datuak babesteko ordezkariarengana jo dezakezu, adierazitako posta-helbideen eta helbide elektronikoen bidez.

ZENBAT DENBORAN GORDEKO DITUGU ZURE DATUAK?

Zure datu pertsonalak MSF ESPAINIArekin duzun harremanean gordeko dira eta, harreman hori edozein arrazoirengatik amaitu ondoren, aplikatzekoak diren legezko preskripzio-epeetan. Kasu horretan, gure lege- edo kontratu-betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko baino ez dira erabiliko. Preskripzio-epe horiek amaitutakoan, zure datuak ezabatu egingo dira edo, bestela, anonimizatu.

ZEINTZUK DIRA ZURE ESKUBIDEAK?

Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, transferitzeko, mugatzeko edo tratamenduari aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezu, adierazitako posta-helbideen eta helbide elektronikoen bidez.
Era berean, zure datu pertsonalen tratamenduak araudia edo pribatutasun-eskubideak urratzen direla uste baduzu, erreklamazio bat aurkez dezakezu:
- Datuak babesteko gure ordezkariari, adierazitako posta-helbideen eta helbide elektronikoen bidez. 
- Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean, haren egoitza elektronikoaren edo posta-helbidearen bidez.

SMS

Mugarik Gabeko Medikuak erakundeak 28033 zenbakia jartzen du bere mugikorraren bidez dohaintza egin nahi duten erabiltzaileen eskura. Zenbaki hori Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak (MLBN) “dohaintzaren muga solidariotzat” ezartzen duen mailari dagokio. Mugarik Gabeko Medikuak MLBNn erregistratutako operadorea da eta SMS zerbitzuak ematen ditu zenbaki solidarioen bidez.

Mugarik Gabeko Medikuak erakundeak ez du harpidetza-zenbaki laburrik kudeatze; mezuak 28033 zenbakira bidaltzeak 1,20 €-ko dohaintza puntual bakarra dakar. Berriro dohaintza egin nahi baduzu, erabiltzaileak beste SMS bat bidali behar du.

28033 zenbakira SMS bidez bidali ahal izateko, erabiltzaileek honako hau bete behar dute:

  • Operadorearekin SMS Premium zerbitzuak aktibatuta edukitzea.
  • Zure txartelean saldoa edukitzea, aurreordainketaren erabiltzaileen kasuan.
  • Mugarik Gabeko Medikuak erakundearekin lankidetza-akordio solidarioak sinatuta dituzten operadoreen bitartez SMS-ak bidaltzea: Movistar, Vodafone, Orange, Yoigo eta Euskaltel. Operadore horiek mezu solidarioak bidaltzea eta jasotzea kudeatzen dute, erabiltzailearentzat eta Mugarik Gabeko Medikuentzat inolako kosturik eragin gabe, eta aukera ematen dute mezuaren kostua (1,20 €) osorik Mugarik Gabeko Medikuei helarazteko.

28033-ra SMS-ak bidaltzeko prozedura honako hau da:

Erabiltzaileek SMS bat bidali beharko dute telefono mugikor batetik 28033 zenbakira, lagundu nahi duten kanpainarako zehaztutako hitzarekin (adibidez: “Bidali MEDIKUA 28033-ra”). Mugarik Gabeko Medikuak erakundeak doako erantzun-mezu bat bidaliko du, dohaintza-mezua jaso dela berresteko eta lankidetza eskertzeko. Urrats horiek osatuz, erabiltzaileak 1,20 €-ko zenbateko bakarra emango du.

SMS-ak bidalita, erabiltzailea Mugarik Gabeko Medikuak erakundearen datu-basean sartzen da eta datu pertsonalak babesteko eta komunikazioak bidaltzeko politikak onartzen ditu. Mugarik Gabeko Medikuak erakundeari bere datuak erabiltzeko erabiltzailearekin harremanetan jartzeko baimena ematen dio, erakundearen misio mediko-humanitarioan laguntzeko.