Ekintza mediko-humanitarioko erakundea gara: gatazka armatuek, indarkeriak, epidemiek edo ahaztutako gaixotasunek, hondamendi naturalek eta arreta medikoaren bazterketak mehatxatutako pertsonei laguntzen diegu. Ekintza humanitarioa gizarte zibiletik gizarte zibilerako keinu solidarioa da, pertsonatik pertsonara, eta beste gizaki batzuen bizitza zaintzea eta sufrimendua arintzea du helburu: horixe da gure izateko arrazoia.

Gure finantza-independentzia zor diegu mundu osoan MSFren bazkide edo kolaboratzaile diren zazpi milioi pertsona eta erakunde pribatu baino gehiagori. Horiei esker, guk erabakitzen dugu nori eta nola egiten diogun kasu, eta gure interes bakarra bertaratzen garen herriena da. Bere egoera hobetzeko asmoz, ikusten ditugun egoerak salatzeko testigantza ere eman dezakegu. Baina ez dugu gizartea eraldatu nahi, aldi kritiko bat gainditzeko aukera eman baizik: gure helburua pertsonak dira, ez estatuak. Horregatik, gure esku-hartzeak denboran mugatuak dira.

Horrelakoa da Mugarik Gabeko Medikuak

Gehiago jakin nahi duzu?