Etika medikoak eta ekintza humanitarioaren printzipioek gidatzen dute gure lana. Printzipio horiek errespetatzeak eta babesteak gehien behar dutenei berehalako laguntza eskaintzea ahalbidetzen digu:

Gizatasuna: gehien behar duten une horretan, pertsona guztiek laguntza jasotzeko eskubidea dute.

Independentzia: ezein botere politikok, ekonomikok edo erlijiosok iradokitzen ditu gure ekintzak.

Inpartzialtasuna: ez dugu artatzen ditugun pertsonen arraza, erlijioa edo ideologia galdetzen.

Neutraltasuna: ez dugu inoren alde egiten, laguntza behar dutenen pertsonen alde bakarrik.

Etika medikoa: gure betebeharra kalterik eragin gabe laguntzea da.

 

Gainera, printzipio eta balio hauekiko konpromisoa hartzen dugu:

Proportzionaltasuna: eskaintzen dugun laguntzak modu orekatuan erantzuten die antzematen ditugun beharrei.

Profesionaltasuna: laguntzaren eraginkortasun eta kalitatearekiko konpromiso irmoa dugu.

Hurbiltasuna: zuzeneko laguntza eskaintzen dugu, bitartekaririk gabe.

Banakako konpromisoa: gure lanarekiko erantzukizun pertsonala hartzen dugu, eta horrek dakartzan arriskuak onartzen ditugu.

Irabazi-asmorik gabekoa: ez dugu gure erakundearentzako onurarik sortzen, eta jasotako funtsak ekintza medikorako, lekukotasunerako, kudeaketarako eta baliabideak eskuratzeko erabiltzen ditugu.

Laguntzaren gaineko kontrola: gure lanak eta finantzak kanpo- eta barne-gainbegiratze zorrotzak jasotzen dituzte.

Gardentasuna: gure finantza-kontuak eta -txostenak publikoak dira.

 

Horrelakoa da Mugarik Gabeko Medikuak