Gure logistikaren eta hornikuntza-katearen profesionalizazioari esker, larrialdiei gehienez 72 ordutan erantzuteko eta proiektu erregularrak 70 herrialde baino gehiagotan mantentzeko gai gara.
Atalik ezezagunena den arren, gure taldeek edonon daudela ere arreta mediko-humanitario azkarra, eraginkorra eta egokia emateko beharrezkoak diren materialak beti izatea bermatzen duena da.
Sare logistiko hori Bruselako (Belgika), Bordeleko (Frantzia) eta Amsterdameko (Herbehereak) nazioarteko gure hornikuntza-zentroetan hasten da, eta horiek hornitzen dute gure erakundea. Gainera, premia-premiazko produktuen eta babes-materialaren biltegi bat dugu Dubain (Arabiar Emirerri Batuak).
-
© Diego Feijóo
Zentral horiek proiektu erregularretarako eta larrialdietako ekipoetarako bidalketak erosi, biltegiratu eta kudeatzen dituzte: sendagaiak, material eta ekipamendu medikoa, sanitarioa, logistikoa, administratiboa… Biltokietara ailegatzen direnean, lehenik eta behin, salgai horiek guztiekkalitate-azterketa jasotzen dute. Lekuan bertan egiten den jardueraren bolumena eta horniduraren kudeaketaren eraginkortasuna kontuan hartuta, material-txandakatzea oso handia da gure zentraletan: bizpahiru astetan, ia dena bidali eta birjarri da.
Garraioaren kostua presaren eta kargaren bolumenaren eta pisuaren araberakoa da: nutrizio-larrialdi handi batek Boeing 747 baten pleita eska dezake, eta prezioa 200.000 eurotik gorakoa izan daiteke helmugaren arabera. Larrialdia handia bada eta kargu-eskaria handia bada, prezioak izugarri igotzen dira.
Helmugara bidali aurretik, material guztia etiketatzen dugu. Helmugako herrialdera iritsitakoan, materialak erregistratzen ditugu, eta erabili arte biltegiratzen ditugu. Proiektuetan ere baditugu
Kitak, mundu-mailako erreferentzia
Jarduera medikoak eta humanitarioak gauzatzeko, MSFk 5.000 bat produktu desberdin erabiltzen ditu; hortaz, funtsezkoa da haiek kitetan antolatzea bidalketak bizkortzeko.
-
© Diego Feijóo
Badira barne-funtzionamendurako kitak (komunikazioak, garraioa, administrazioa, elektrizitatea eta abar) eta laguntza-kitak (lehen sorospenak, kirurgia, higienea, txertaketa, aterpea, kolera bezalako patologia zehatzetan espezializatutakoak, etab.).
480 kit-mota inguru ezberdin ditugu, eta horien konplexutasuna aldakorra da: batzuk nahiko sinpleak dira (lehen sorospenetakoa, esaterako), baina beste batzuk garraiatzeko, aldiz, hegazkin oso bat erabili behar da (kolera-kita, esaterako). Lekualdatutako pertsonekin gehien erabiltzen direnetako bathigiene-kita da: norberak erabiltzeko eta arroparako xaboia, baxera, toallak, eskuilak, hortzetako pasta, pixoihalak, orrazia, ispilua eta oinarrizko beste tresna batzuk barne hartzen ditu, familiek eguneroko bizitzan nolabaiteko normaltasuna berreskura dezaten.
Kit konplexuenak modulutan banatzen dira: kirurgia-kitak anestesia-, jostura-, esterilizazio-moduluak, operazio-mahaien moduluak, aposituak eta bendak, etab. barne hartzen ditu. Ebola-kitak garestienetako bat da: sendagaiak, odol-laginetarako ekipoa, logistika-, saneamendu- eta isolamendu-materiala, babes-jantziak…: 80 kutxa inguru, 60.000 eurotik gorako kostuarekin.
Gainera, logistika-kit zerrenda luzea da: radio bidezko komunikazioetarako kitak hargailuak, transmisoreak, errepikagailuak, antenak, egokigailuak, kableak, bateriak, oinarrizko erremintak, eta abar barne hartzen ditu.