“Ez dakigu ziur hitzek bizitzak salbatzen dituzten, baina badakigu isiltasunak heriotza suposatzen duela”.
1999an, MSF erakundeko nazioarteko presidenteak, James Orbinskik, esaldi hori erabili zuen lekukotzaren grina laburbiltzeko. Hori Oslon esan zuen, Bakearen Nobel Saria onartzean eman zuen hitzaldian. Izan ere, hori izan zen begi bistako abusuak salatzeko ozen hitz egin genuen uneetako bat.
Ekintza medikoa eta lekukotza: horixe dagure erakundearen giza-misio bikoitza, medikuz eta kazetariz osatutako talde batek sortua. Zuzeneko arreta eskaintzen dugunez, laguntzen ditugun pertsonen sufrimenduren zuzeneko lekukoak gara; hala, krisialdi horiek eragiten dituztenen, horiek konpondu ditzaketen eta eragina izateko gaitasun handia dutenen erantzukizunak agerian jar ditzakegu publikoki.
Horrexegatik, lekukotza hori ezerosoa da, eta askotan, dilema zailari aurre egin behar izan diogu: ahoa itxita mantentzea laguntza medikoa ematen jarraitu ahal izateko, edo horren berri ematea eta gu kanporatzeko arriskuari aurre egitea.
Ekintza medikoarekin gertatzen den moduan, gure testigantza eta eragin politikoko jarduerak ez daude ezein interes politiko, ekonomiko edo erlijiosorekin lotuta.
“Ekintzetatik hitzetara” izeneko bideo-sortan, gure lekukotzaren historiaren barrualdea kontatzen dizugu. Historia hori Biafrako gudan hasi zen, eta ondoren Etiopian, Somalian, Ruandan, Bosnian, Txetxenian edo Afganistanen gertatutako gudak eta gaur egungo Siriako, Yemengo eta Mediterraneoaren erdialdeko krisiak barne hartzen ditu (baita indarkeriarekin zerikusirik ez duten beste hondamendi batzuk ere, hala nola Haitiko tsunamia eta lurrikara).