Egunero, gure taldeek proiektuetan egiten dugun lanari buruzko informazioa biltzen dute. Larrialdi-egoeran dauden biztanleei eskaintzen diegun arretaren kalitatea, eraginkortasuna, egokitasuna eta estaldura hobetu dezaketen esku-hartzeak, estrategiak eta tresnak ikertzen ditugu.

Gure ikerketa operazionalaren aztergaiak askotarikoak dira, eta gure taldeek krisialdi larrienetan dituzten erronka medikoei erantzuten die. Loaren gaixotasunaren aurkako bi tratamenduren eraginkortasuna alderatzen, osasun mentaleko programa baten emaitzak ebaluatzen edo pediatria-arretaren pakete berri baten eragina ikertzen lagun dezake.

Uste dugu ikerketa-lan hau baliagarria dela bai guretzat , bai krisi humanitarioetan lan egiten duten beste erakunde batzuentzat, eta, horregatik, argitalpen edo biltzar espezializatuetan partekatzen dugu.

Ikerketa operazionalak ezinbesteko garrantzia izan dezake ere eragin politikoaren lanari edo lobby delakoari dagokienez: lan-eremuan bildutako datuak (gaixotasun bati aurre egiteko modu berri bati buruzkoak, esaterako) oso erabilgarriak izan daitezke osasun-politikak eskualde-, nazio- edo nazioarteko-mailan aldatzeko.

Horrelakoa da Mugarik Gabeko Medikuak