MSFren Bartzelonako egoitzan eta Espainiako bulego delegatuetan lan egiten dugu laguntza teknikoa emanez, kudeaketan sostengua emanez, proiektuak lekuan bertan gainbegiratuz eta gure ekintza humanitarioa ahalbidetzeko beharrezkoak diren gainerako lanak eginez.
Bulegoetan MSFren taldearekin bat egiteak erakundearen balioekin eta printzipioekin konprometitzea dakar, lanpostu bakoitzaren berezko erantzukizunak bere gain hartzeaz gain.
Pertsona motibatuak, trebeak, moldagarriak, kritika konstruktiboa egiteko gaitasuna dutenak eta hainbat arlotan esperientzia sendoa dutenak bilatzen ditugu: logistikan, finantzetan, komunikazioan, funtsak erakartzean eta giza baliabideetan, batez ere.
MSF hautaketa-prozesuan dauden lanpostu hutsak argitaratzen ditugu, zure hautagaitza helarazteko baldintzak eta modua adierazita. Kontuan izan indarrean dauden eskaintzei erantzuten dieten hautagaitzak bakarrik onartu eta prozesatuko direla. Ez da hautagaitza espontaneorik erantzungo. Gizonen eta emakumeen arteko aukera- berdintasuna praktikatzen dugu hautaketa-prozesuetan.
Pertsonak dira gure ekintzak arrakasta izateko funtsezko elementuak. MSFren barruan duen prestakuntza eta garapena gure lehentasunetako bat da.