Milioika pertsona bizi dira eguneroko larrialdi batean, gatazka armatuen, indarkeriaren eta desplazamenduen, gaixotasun endemikoen eta epidemikoen, hondamendi naturalen eta osasun-arretaren bazterketaren mende. Pertsona horiek oso laguntza gutxi jasotzen dute, eta premia larrienak erantzunik gabe geratzen dira: egoera horiek sufrimendu handia sortzen dute eta, horregatik, bertan lan egin ohi dugun testuinguruak dira.
Krisia hasten den unetik aurrera, minutu bakoitza kontuan hartzen da. Larrialdietarako Funtsak zeregin erabakigarria du gure esku-hartzearen azkartasunean: Larrialdi Unitateko giza taldea krisiaren agertokira ordu batzuetan joateko beti prest egotea eta materiala, kit espezializatuetan antolatuta, berehala bidaltzeko prest egotea ahalbidetzen du.