Lurrikara bat lurrazala gogor astintzea da, barruan energia bat-batean askatzearen ondorioz. Prozesu hau etengabean mugimenduan dauden plaka tektonikoen talka, bereizketa edo albo-desplazamenduarekin lotzen da; marruskadura horrek energia-pilaketak sortzen ditu, eta bat-batean askatzen direnez, indarkeria handiko uhin hedakorrak sortzen dituzte. Lurrikarak sumendien erupzioengatik edo lurpeko proba nuklearrengatik ere izan daitezke. Lurrikara lurrazal ozeanikoan gertatzen denean, itsasikara esaten zaio.
Hipozentroa energia askatzen den Lurraren barruko puntua da; zuzenean hipozentroaren gainean, azalean, epizentroa dago: lurrikarak gogorren jotzen duen eremua da.
Giza bizitzak galtzeaz gain, lurrikara batek lurrean arrakalak eta lur-lerradurak eragin ditzake, uholdeak, kalteak eraikinetan eta zerbitzu-azpiegituretan (edateko uraren eta janariaren hornidura galtzea eta komunikazioen kolapsoa eragin dezakete) eta, hiriguneetan, suteak, gas-hodiak haustearen ondorioz.
Hondamendi naturalak atalean, larrialdi horiei nola erantzuten diegun eta gure lehentasun medikoak eta logistikoak zeintzuk diren azalduko dizugu.