Tsunami bat olatu erraldoi bat edo batzuk dira, itsasoan abiadura handian doazenak, eta ondorio suntsitzaileak kostaldera iristen badira. Tsunami gehienak itsaspeko lurrikarek eragiten dituzte (2004an Indiako ozeanoan eta 2011n Japonian gertatutakoak bezalako itsasikarak), baina itsaspeko erupzio bolkanikoak, urakanak edo kostaldean masa solido handien erorketak ere eragin ditzakete.
Horrelako hondamendi batek dozenaka mila bizitza gal ditzake bat-batean. Kostaldeko zerrenda zabalak urpean gera daitezke, etxebizitzak eta azpiegiturak suntsituta edo erabilezin utzita (hala nola portuak eta errepideak). Horrez gain, ingurumenari eta ekonomiari kalte larriak egin dakizkioke (arrantza-tokiak, uztak eta abereak desagertzea, etab.).
Hondamendi naturalak atalean, larrialdi horiei nola erantzuten diegun eta gure lehentasun medikoak eta logistikoak zeintzuk diren azalduko dizugu.