Jende askok ez du arreta medikorik jasotzen den bezalakoa delako, besterik ez: pertsona hauek hain muturrekoa den bazterketa soziala jasaten dute, non ezin diren medikuarenera joan gaixotzen direnean eta horrek ondorio larriak ditu haien osasun fisiko eta mentalerako. Pertsona batzuk sistemak baztertzen ditu eta beste batzuek laguntza bilatzeko beldurra izan dezakete.

MSFk historikoki artatu izan dituen kolektibo horien artean dauden paperik gabeko migratzaileak, zapaldutako gutxiengoak, kaleko haurrak, etxerik gabeko pertsonak, espetxeetako biztanleak, drogen kontsumoaren biktimak edo osasunezintasuna muturrekoa den aldiri txabolistetako komunitateak.

Gure taldeek arreta medikua eta psikologikoa ematen diete, baita osasun-sistemetarako sarbidea erraztu ahal dien gizarte-laguntza ere. Programa horiek oso osagai garrantzitsua dute testigantza eta eragin politikoan: gure helburua pertsona horiek pairatzen duten bazterketaz ohartaraztea eta, hutsune hori bete dezaten, tokiko erakunde zibilak eta agintari eskudunak mobilizatzea da.