Epidemia bat gaixotasun kutsakor bat populazio jakin batean azkar zabaltzen denean eta, aldi berean, denbora jakin batean pertsona kopuru handi bati eragiten dionean gertatzen da. Agerraldiak eskualde geografiko zabalei eragiten badie (adibidez, hainbat kontinenteri) pandemia gisa katalogatzen da; hori da GIBaren edo COVID-19aren kasua. Kontrolik gabeko hedapenaren kasuan, epidemia batek osasun-sistema bat kolapsatu dezake, 2014an Afrika mendebaldeko ebola- agerraldiarekin gertatu zen bezala.
Gaixotasun horiek ez zeuden lekuetan ager daitezke, adibidez, osasun-sistemaren eta txertaketa-kanpainen ahultasunaren ondorioz; horixe izan zen, 2017an eta 2018an, Yemengo difteria-epidemien kasua eta Myanmarretik ihesi Bangladeshera iritsitako rohingya populazioaren kasua. Gaixotasun endemikoetatik ere ager daitezke epidemia-agerraldiak: gaixotasun endemikoek etengabe edo noizbehinka irauten dute eremu jakin batean. Malaria,Chagasa edodengea planetako eremu oso zehatzetako endemien adibideak dira.
Gaixotasun bakoitzak berariazko jarduera bat eskatzen du prebentzio- eta tratamendu-eremuetan. Hauek dira gure proiektuetan ohikoenak: