Nazioarteko erakunde bat gara, mundu osoko 70 herrialde baino gehiagotan hainbat proiektutan lan egiten duten milaka eta milaka pertsonaz osatuta: modu profesionalean antolatuko ez bagina, gure lana ez litzateke eraginkorra izango. Atal honetan, gure proiektuak, bulegoak eta nazioarteko egitura nolakoak diren azalduko dizugu, baita elkarte bat izateak zer esan nahi duen ere.
Gure proiektuak testuinguruetan
Mundu osoko gure proiektuetan profil ezberdineko 44.000 profesional baino gehiagok lan egiten dute, hala nola osasunaren arloko langileak, logistikaren arlokoak edo kudeaketan jarduten dutenak, besteak beste.
Guretzat, 'misioa' herrialde jakin batean garatzen diren proiektu guztiak dira. Normalean, operazio-basea herrialde horretakohiriburuan kokatzen da. Han koordinazio-taldea dago, koordinazio orokorra eta medikuntza-, logistika-, finantza- eta giza baliabideen arloetako koordinazioak gauzatzen dituena. Misioaren ezaugarrien eta tamainaren arabera, baliteke arlo zehatzetan bestelako laguntza gehigarria behar izatea.
Guretzat,'proiektuak' gure jarduerak in situ gauzatzen dituzten programak dira. Proiektua koordinatzen duen pertsonak profil mediko-sanitario, logistiko, administratibo eta finantzarioko espezialisten babesa du. Horiek dira, hain zuzen, gure langile gehienak; hots, MSFk zuzenean kontratatzen dituen bertako profesionalak: erizaintza, farmazia, psikologia, logistika, kudeaketa, finantza, komunitate-osasuna, sentsibilizazioa eta medikuntzaren arloko profesional orokorrak edo espezialistak (pediatria, ginekologia, kirurgia, anestesia, medikuntza tropikala, etab.), etab.
Gure egoitza eta lan-eremuetan jarduten duten profil profesionalei buruzko informazio gehiago aurki dezakezu Lan egin atalean.