Bideo pertsonalizatua

 

Gure bideo pertsonalizatua hautatzen baduzu, zure logoarekin pertsonalizatuko dugu. Posta elektronikoz edo telefono mugikorraren bidez bidali ahal izango duzu, edo zure sare sozialetan partekatu.

Hori lortzeko gutxieneko dohaintza 1.000 eurokoa da. Bideo hau gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, katalanez, galegoz, euskaraz, portugesez, italieraz eta alemanez dago eskuragarri. Beste hizkuntza bat behar baduzu, jarri gurekin harremanetan.

Paperezko postal pertsonalizatua. Diseinu berriak!!

 

Beste aukera bat paperezko postalak dira, tradizionalak.

Azalerako, zuentzat maitasunez prestatu ditugun diseinuen artean aukera dezakezue, eta, barrualderako, testu-txantiloi bat prestatu dugu zuen enpresaren izena eta logoa jar dezazuen.

Postalaren atzealdean Mugarik Gabeko Medikuak erakundearekin duzuen konpromisoa partekatzen duzue: horrela, zuen dohaintzari esker pertsona askok hainbeste behar duten arreta mediko-humanitarioa jasoko dutela agerian utziko da.

Postalaren barrualderako zein atzealderako, lana errazteko testu batzuk prestatu ditugu, baina, nahiago baduzue, zeuek nahi duzuen bezala aldatu eta idatz dezakezue testu hori.

Postalak A5 formatu diptikoa du eta gutun-azala dator berarekin.

Hura lortzeko gutxieneko dohaintza 700 eurokoa da, gehi postalak bidaltzeko eta inprimatzeko kostua. Gaztelaniaz, katalanez, galegoz eta euskaraz dago eskuragarri. Beste hizkuntza bat behar baduzu, jarri gurekin harremanetan.

Postal digital pertsonalizatua

 

Postal animatu hau zure enpresaren logotipoarekin eta izenarekin ere pertsonaliza daiteke. Erraz parteka daiteke berehalako mezularitzaren, sare sozialen eta posta elektronikoaren bidez.

Hura lortzeko gutxieneko dohaintza 500 eurokoa da. Gaztelaniaz, euskaraz, galegoz, katalanez, ingelesez, frantsesez, portugesez, italieraz eta alemanez ere badago eskuragarri. Eta beste hizkuntza batean behar baduzu, jarri gurekin harremanetan.

1. bideoa: Festa zoriontsuak izan herrian!

2. bideoa: Argiak

3. bideoa: Zuhaitz-collage

4. bideoa: Zuhaitza akuarela

Postal digital 5: Coche con regalos

Gozoki-kaxatxo pertsonalizatuak. Diseinu berriak!!

 

Halaber, jai zoriontsuak opa ditzakezu zuk diseinatutako gozoki-kaxa batzuekin, zure enpresaren logoarekin edo aukeratzen duzun irudiarekin pertsonalizatua. Opari ederra izango da jaiak goxatzeko, eta gainera, kaxatxoa beste erabilera batzuetarako gorde ahal izango duzue.

Kasu horretan, dohaintza 1.500 eurokoa izango da, gehi kaxatxoen kostua (1 € kaxatxo bakoitzeko).

  • Cajitas solidarias

Hainbat aukera konbinatu

Nahiago baduzu, proposamenen horietako batzuk ere konbinatu ditzakezu. Hala bada, jarri gurekin harremanetan eta aurrekontua bidaliko dizugu.

Egin dohaintza, sin materiales/que-puedo-hacer-yo/donativo a cambio

Material horietan interesik ez baduzu, baina lagundu nahi baduzu, dohaintza bat egin dezakezuhemen

Opari solidarioan parte hartu nahi duzu?

Formularioa bete besterik ez duzu egin behar, eta zurekin harremanetan jarriko gara martxan jartzeko.

Zer materialetan duzu interesa

Jarri harremanetan

Idatzi edo deitu gaitzazu eta parte hartu opari solidarioan.

Zerga-abantailak

Zuen enpresak eskubidea du SZren kuota osotik egindako ekarpenaren % 35a kentzeko, eta zenbateko bera edo handiago batengatik eginiko dohaintzetarako % 40a, gutxienez hiru urtez, zerga-oinarriaren % 10eko mugarekin.

Apirilean bidaliko dizuegu zuen ekarpenei dagokien zerga-ziurtagiria.

  • Fundación Lealtad: ONG acreditada. Dona con confianza.