-
© Borja Ruiz Rodriguez/MSF Finantzatu proiektu edo larrialdi bat
Zer eskaintzen dizugu?
-
Hurbileko harreman bat izango dugu, eta zure lankidetzaren jarraipena egin ahal izango duzu, gure lankidetza estrategikoen taldearekin eta tokian tokiko proiektuetako langileekin uneoro harremanetan egonez.
-
Finantzatuko dituzun proiektuaren jarduera-txostenak bidaliko dizkizugu, zure lankidetzaren eragina ebaluatu ahal izan dezazun.
-
Nahi izatekotan, MSFn zure lankidetza agerian jarriko dugu gure komunikazio-kanaletan, hala nola webgunean eta online Memorian.
-
Zure interes-taldeei MSFrekin duzun lankidetzaren berri emateko tresnak eskainiko dizkizugu, eta gure logoa izango duzu zure material korporatiboetan horren berri eman ahal izateko.
Nola kolaboratu dezakezu?
Mugarik Gabeko Medikuak erakundearen proiektu bat finantzatzeko, gutxieneko dohaintza 10.000 €-koa da.
-
Telefonoa
Mugarik Gabeko Medikuak erakundearen enpresa eta fundazio taldera deitu dezakezu 900 494 270 zenbakian, gure proiektua azaldu eta kolaboratzeko prozesuan lagundu zaitzagun.
Emaila
Edo idatzi posta elektroniko bat.
Zerga-abantailak zure enpresarentzat
Dohaintza ekonomikoetarako, enpresek (pertsona juridikoek) sozietateen gaineko zergaren kuota osoan % 35eko kenkaria izateko eskubidea dute, zerga-oinarriaren % 10eko mugarekin.
Gainera, gutxienez hiru urtez fidelizatutako dohaintzek kenkari bat jasotzeko eskubidea izango dute, ondorengo taulan azaltzen denaren arabera:
1. urtea
2. urtea
3. urtea edo hurrengokoak
Dohaintzak orokorrean
% 35a
% 35a
% 35a
Urte anitzeko dohaintzak (erakunde berari 3 urtez gutxienez)
-
% 37,5a
% 40a
Likidazio-oinarriko kenkariaren mugak
% 10a
% 10a
% 10a
Kontaktua: enpresak eta fundazioak
Zure enpresarentzako egokia den kolaborazio proposamen bat definitzeko edo zalantzak argitzeko.
Enpresa eta fundazioen programa
-
© Santiago D. Risco/MSF Egin dohaintza bat enpresa gisa