Elgorria gaixotasun biriko oso kutsakorra da, eta haur txikien heriotza-kausa nagusietako bat. Ez dago tratamendu espezifikorik: pazienteak isolatu egiten dira eta tratamendua jasotzen dute A bitaminaren gabeziarako, deshidrataziorako eta beste sintoma eta konplikazio batzuetarako. Erasandako gehienak sendatu egiten dira, baina % 3 ea % 20ko bitartekoek ez dute lortzen .
Kasu eta heriotza kopurua nabarmen murrizten duen txerto seguru eta ekonomiko bat dago, baina oraindik ere ez dago eskuragarri osasun-sistema ahulak dituzten herrialdeetan, eta, beraz, agerraldi handiak izaten jarraitzen dute.
Agerraldi bat dagoenean, gure taldeek kaltetutako eskualdeko haur guztiak txertatzen dituzte epidemia bat saihesteko.
Jarri harremanetan
Dohaintza handi bat eginez laguntzeko moduari buruzko edo zure dohaintzak artatzen ditugun pertsonen egunerokoan izango duen eraginari buruzko informazio gehiago behar baduzu, edo lankidetza pertsonalizaturako proposamen bat jaso nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan:
