Mugarik Gabeko Medikuak erakundean, osasuna defendatzeaz gain aniztasuna bere forma guztietan defendatzeak duen garrantziaz oso kontziente gara. Egiten dugun guztian, aniztasun hori ikusarazteko, irudikatzeko eta zaintzeko betebeharra dugu. Horregatik, ziurtatu eta zaindu nahi dugu gure gunea bisitatzen duten pertsonek gure eduki nagusietara lau hizkuntzatan sartu ahal izatea: gaztelaniaz, katalanez, galegoz eta euskaraz.

Edukiak hizkuntza guztietan:

Alde horretatik, gure web orriko atalik atenporalenetan jarri dugu arreta: gure balioei, gure misioari, gure jatorriari, gure finantzaketari eta gure erakundearen barne-funtzionamenduari buruzko atal zehatzak biltzen dituzte.

Mugarik Gabeko Medikuak erakundearen sorrerako eta definizioko eduki guztiak lau hizkuntzatan aurki ditzakezu:

  • Nortzuk gara?: historia, printzipioak, lege nagusia, etab.
  • Zer egiten dugu?: txertaketa, osasun pediatrikoa, kirurgia, etab.
  • Noiz hartzen dugun esku?: gerrak eta indarkeria, joan-etorriak, gaixotasunak, etab.
  • Nola finantzatzen gara?
  • Zer egin dezakezu zuk?: kolaboratu, bazkide egin, dohaintza, testamentua, etab.
  • Lan egin ezazu: proiektuetan, bulegoetan, kalean
  • Jarri harremanetan gurekin

Arrazoi operatiboak eta baliabideak direla eta, kanpoan uzten ditugu gaurkotasuneko edukiak, hala nola eguneroko prentsako albisteak eta komunikatuak.

Horrela, itzulpenetik kanpo gera daitezkeen atalak eta dokumentuak honako hauek izango dira:

  • Albisteak eta gaurkotasuneko materialak
  • PDF dokumentuetarako estekak
  • Itzulpena ahalbidetzen ez duten bideoak eta elementu grafikoak

Aniztasuna balioesten eta sustatzen duen nazioarteko erakundea garenez, ezinbestekotzat jotzen dugu informazio funtsezkoena hainbat hizkuntzatan eskuragarri jartzea gure atzetik datozen, laguntza ematen diguten edo gurekin kolaboratzen duten pertsona guztientzat.

Akatsen bat aurkitu al duzu?

Ahaleginak egiten ditugu ahalik eta ondoen egiteko, baina akatsen bat aurkitzen baduzu, pozik zuzenduko dugu. Eskerrik asko zure laguntzagatik!

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.