Urtero, 5 urtetik beherako hiru milioi ume baino gehiago desnutrizioaren edo harekin lotutako gaitzen ondorioz hiltzen dira. Desnutrizio kasu larrienen % 80a munduko 20 herrialdetan soilik gertatzen dira, zehazki Saharaz hegoaldeko Afrikan (Sahel eta Afrikako Adarra herrialdeak) eta Asiako hegoaldeko zenbait lekutan. Sahel bezalako munduko zenbait eskualdetan, konbergentzia bereziki ohikoa da uzten artean ematen den eskasia garaian, (hunger gap ere esaten zaio).

Zer da desnutrizioa?

 

Elikagaien kalitatea eta bereziki animalia-jatorriko elikagaiak eskuratzea (esnea eta esnekiak, arrautzak, haragia edo arraina), funtsezkoa da lehen haurtzaroan nutrizio ona izateko. Baliabide gutxien dituzten herrialdeetan, ordea, familia askok ezin dituzte elikagai horiek ordaindu eta krisi-egoeretan ere ez daude eskuragarri. Pertsona batek bere beharrak asetzeko behar adina mantenugai hartzen ez dituenean, gorputza kontsumitzen hasten da: lehenik gantza galtzen du eta gero muskulua.

Funtsezko mantenugairik eza oso larria da hazteko adinean. Adin kritikoa 6 hilabetetik – haurtxoak amaren esneaz gain beste elikagai batzuk hartzen hasten direnetik – 2 urtera bitartekoa da. Baina, era berean, 5 urtera arteko haurrak oso ahulak dira (baita nerabeak, haurdun edo bularra ematen duten emakumeak, adinekoak eta gaixotasun kronikoa duten pertsonak ere).

Dieta orekatu batek proteinak eta gantz-azido esentzialak, bitaminak eta mineralak izan behar ditu, hala nola kaltzioa, potasioa, zinka eta burdina. Mantenugai horien gabeziak infekzioei aurre egitea eragozten du: defentsak ahuldu egiten dira eta malariak, pneumoniak, beherakoak, elgorriak edo hiesak jota hiltzeko arriskua handitzen da, 5 urtetik beherakoen urteko ia 10 milioi heriotzen erdia eragiten duten bost gaixotasunak.

Nola diagnostikatzen dira?

 

Tokian tokiko gure taldeek MUAC besokoa (ingelesezko middle upper arm circumference, zirkunferentzia mesobrakiala) erabiltzen dute diagnostikoa behar duten eta ez duten haurren arteko triajea egiteko. Desnutrizioa balio antropometrikoen bidez diagnostikatzen da: pisua eta neurria (pisua/neurria indizea) edo adina eta neurria (neurria/adina indizea); neurri hauen arabera, desnutrizio akutu ertaina edo akutu larria diagnostikatzen da. Edemak egoteak ere diagnostikoan laguntzen du.

Desnutrizio akutu larriaren modurik ohikoena marasmoa da: altuerari dagokionez oso pisu gutxi edo muturreko argaltasuna eta ahultze larria du ezaugarri. Beste modu bat kwashiorkorra da, oinetan eta hanketan edemak (hantura) izatea eta horiek gaixotasunaren forma larrienetan gorputz osoan agertzea du ezaugarri. Desnutrizio larria duten haurren % 25a baino gehiago hiltzen dira tratamendua jasotzen ez badute; zaurgarritasuna handiagoa da 2 urte bete arte.

Nola tratatzen da?

 

Konplikazio medikorik ez duten haurrentzako nutrizio-programa anbulatorioetan, MSFk elikagai terapeutiko prestatuak (RUTF) eta tratamendu medikoa erabiltzen ditu. Egokiena tokian-tokian dauden elikagaiak erabiltzea litzateke, baina RUTFek aukera ematen dute prestatzeko urik behar ez izateko eta iraungitze luzea izateko; beraz, mota guztietako inguruneetan eman daitezke eta tratamendua etxean jarraitzeko aukera ematen dute.

RUTFak esne-hauts aberastua, kakahuetea, olioa eta azukrea dituen pasta bat dira, eta desnutrizio larria duen haur batek behar dituen makro eta mikromantenugai guztiak dituzte. Ez dute urik (bakterioen kutsadurarekiko erresistenteak dira) eta ez dute ahorakinerako behar ere, bilgarritik zuzenean kontsumi baitaitezke. Horiek erabiltzeak nutrizio-programen potentziala asko handitzeko aukera eman du: haur horiek astean behin baino ez dira joaten osasun-zentrora, kontrol-bisitetarako, eta horietan ere baliatzen da txertoa jartzeko.

Bestalde, konplikazioak dituzten haurrak ospitaleratu egiten dituzte eta esne terapeutikoekin tratatzen dituzte, beren metabolismoa egonkortzeko bereziki diseinatua; gainera, izan ditzaketen gainerako gaixotasunetarako medikatu egiten dituzte.

MSF eta desnutrizioa

 

Nutrizio-larrialdietako esku-hartzeak etengabeak dira gure historian. Niger, Etiopia, Somalia, Sudan, Uganda, Angola edo India bezalako herrialdeetan esku hartu dute gure taldeek, haurren heriotza-tasa eta erikortasuna murrizteko. 2022an, elikatu gabeko 127 400 haur ospitalizatu genituen tratamendua jasotzeko.

Programa horietan, nutrizio terapeutikoko edo nutrizio osagarrikoak izan daitezkeen nutrizio zentroak instalatzen ditugu. Nutrizio terapeutikoko zentro bat (CNT) desnutrizio akutu larria tratatzeko egitura bat da. Gainera, konplikazio medikoak gertatzen direnean, beharrezkoa da ospitaleko CNT batean ("intentsiboa" ere esaten zaio) ospitaleratzea , eta eguneko 24 orduetan ematen dute arreta medikoa. Konplikaziorik ez badago, tratamendua anbulatorioa da: mediku-kontrol erregularrak daude, baina amak edo zaintzaileak dira RUTFa etxean ematen dutenak.

Nutrizio gehigarriko zentroa (CNS) konplikaziorik ez duen desnutrizio moderaturako zentroa da. Erregimena anbulatorioa da, prestatutako elikagai osagarriekin (RUSF): ohiko elikaduraren gehigarri gisa ematen dira, eta astero azterketa medikoak egiten zaizkie.

Desnutrizio larria izateko arriskua dagoen lekuetan, MSFk nutrizio-gehigarriak banatzen dizkie prebentzioz haur ahulenei, haien egoera are gehiago honda ez dadin.

 

  • Equipo de MSF usa un MUAC para medir el perímetro braquial de un niño en el centro de salud. Afar, Etiopía.

Diagnóstico de la desnutrición: El papel del MUAC

El diagnóstico de la desnutrición se realiza mediante la medición de indicadores antropométricos como el peso y la talla. Una herramienta clave es el brazalete MUAC (Middle Upper Arm Circumference), que mide la circunferencia del brazo medio superior para identificar casos de desnutrición aguda. Según las medidas obtenidas, se diagnostica desnutrición aguda moderada o aguda severa. Además, la presencia de edemas es otro indicador de desnutrición severa.

Las formas más comunes de desnutrición severa incluyen el marasmo, caracterizado por una delgadez extrema, y el kwashiorkor, que se manifiesta con edemas en las piernas y pies. Sin tratamiento, más del 25% de los niños y niñas con desnutrición severa pueden morir, siendo los menores de 2 años los más vulnerables.

Tratamiento de la desnutrición: Uso de alimentos terapéuticos

Para tratar la desnutrición, Médicos Sin Fronteras (MSF) utilizamos alimentos terapéuticos listos para usar (RUTF, por sus siglas en inglés) en sus programas ambulatorios para niños y niñas sin complicaciones médicas. Estos alimentos terapéuticos, como las pastas a base de leche en polvo, cacahuete, aceite y azúcar, contienen todos los macro y micronutrientes esenciales para la recuperación. Los RUTF no necesitan agua para su preparación, lo que los hace ideales para su uso en entornos con acceso limitado al agua y permite que el tratamiento continúe en casa.

En casos más graves, cuando los niños y niñas presentan complicaciones médicas, son hospitalizados y tratados con leches terapéuticas diseñadas para estabilizar su metabolismo, junto con tratamiento médico adicional para otras enfermedades.

  • Un niño que padece desnutrición toma un sobre del alimento terapéutico Plumpy Nut en la clínica de MSF en Pibor, Sudán del Sur.

MSF y la lucha contra la desnutrición

Médicos Sin Fronteras hemos intervenido en numerosas crisis de desnutrición alrededor del mundo, en países como Níger, Etiopía, Somalia, Sudán, Uganda, Angola e India. En 2024, MSF ingresamos a 584.700 niños y niñas desnutridos en nuestros programas de alimentación ambulatoria, donde reciben tratamiento con alimentos terapéuticos en centros de nutrición especializados.

Los centros de nutrición se dividen en dos tipos: los centros de nutrición terapéutica (CNT), dedicados al tratamiento de la desnutrición aguda severa, y los centros de nutrición suplementaria (CNS), que tratan casos de desnutrición moderada sin complicaciones. En situaciones de alto riesgo de desnutrición severa, MSF distribuimos suplementos nutricionales de manera preventiva para evitar un deterioro mayor en la salud de los niños y niñas más vulnerables.

Erronka nagusia desnutrizio larria duten eta tratamendu ona jasotzen duten haurren kopurua handitzea da, batez ere testuinguru ezegonkorretan edo gatazkatsuetan. Hiru norabidetan lan egiten dugu: tratamenduaren sinplifikazioa, beste jarduera sendagarri eta prebentibo batzuekin integratzea (txertaketa, adibidez) eta deszentralizazioa urruneko eremuetara. Ospitalean tratatzen ditugun konplikazioak dituzten kasuen errekuperazio-tasa hobetzeko ere lan egiten dugu (oso arreta espezializatua behar dute), baita edoskitzaroan haurdun dauden emakumeei eta amei nutrizio-laguntza emateko ere.