MSFn behar ditugun ondasunak eta zerbitzuak onartzen ditugu; horrela, aurrezten dugun dirua gure ekintza mediko eta humanitarioan inbertitzen dugu.
Lankidetza motaren eta bere balorazio ekonomikoaren arabera, MSFk kontraprestazio desberdinak eskain ditzake hura zabaltzeko.
Nola lagundu dezakezue?
Honela lagun dezakezue:
- MSFri komunikazio- eta publizitate-espazioak emanez.
 - Laguntza teknikoa emanez.
 - Kudeaketarako eta komunikaziorako ondasunak emanez: softwarea, tresneria, telefonia, bidaiak, etab. Gure jarduerarako behar ditugun ondasun eta zerbitzuetan kostu handiak aurreztea dakarte*.
 
* MSFk ez du sendagaien edo material medikoaren dohaintzarik jasotzen, salbuespenezko kasuetan izan ezik.
Zerga-abantailak zure enpresarentzat
Dohaintza ekonomikoetarako, enpresek (pertsona juridikoek) sozietateen gaineko zergaren kuota osoan % 35eko kenkaria izateko eskubidea dute, zerga-oinarriaren % 10eko mugarekin.
Gainera, gutxienez hiru urtez fidelizatutako dohaintzek kenkari bat jasotzeko eskubidea izango dute, ondorengo taulan azaltzen denaren arabera:
1. urtea  | 2. urtea  | 3. urtea edo hurrengokoak  | |
Dohaintzak orokorrean  | % 35a  | % 35a  | % 35a  | 
Urte anitzeko dohaintzak (erakunde berari 3 urtez gutxienez)  | -  | % 37,5a  | % 40a  | 
Likidazio-oinarriko kenkariaren mugak  | % 10a  | % 10a  | % 10a  | 
Kontaktua: enpresak eta fundazioak
Zure enpresarentzako egokia den kolaborazio proposamen bat definitzeko edo zalantzak argitzeko.