Kirurgia handikotzat hartzen da ebakuntza-gela batean anestesia orokorra edo bizkarrezurra duen edozein prozedura kirurgiko, baita kirurgia obstetrikoa ere. Gure jarduera kirurgikoak gure taldeek lantzen dituzten testuinguruak bezain desberdinak dira: gatazkan dauden herrialdeetako gerra-kirurgiak eta amatasun-kliniketako zesareak. 2022an, anestesia erabiliz ebakitzea, zatitzea, manipulatzea edo jostea behar izan zuten 118 100 interbentzio kirurgiko egin genituen.

Larrialdiko kirurgia

Gure taldeek arreta espezializatua urria den edo ez dagoen larrialdi-egoeretan lan egiten dute. Gerrak edo funts faltak ahuldutako osasun-sistemetan, baliteke langile kualifikatu gutxi egotea, edo langile horiek ez izatea ebakuntza baterako behar den material kirurgikorik edo ekipamendu medikorik.

2019an, Gazan, biktima gutxiagorekin ere, Israelgo mugan zehar Itzuleraren Martxa Handiaren protestek aurrera jarraitu zuten eta 1800 pertsona baino gehiago zauritu ziren; 1.950 kirurgia handi egin genizkien 609 pazienteri. Gainera, muskulu eta hezur galera handiko lesio oso konplexuak izan zituzten ehunka pertsonak arreta oso espezializatua behar izaten jarraitu zuten 2018an. Bestalde, Yemeni dagokionez, 27.100 kirurgia egiten dizkiegu herrialde hau eta bere osasuna hondatuta utzi dituen gatazka baten biktimei. Sirian, gerran dagoen beste herrialde bat, 13.500 interbentzio egin ziren zuzentzen genituen edo laguntza ematen genuen proiektuetan.

Egoera honetan, ematen dugun laguntzaezinbestekoa da, eta egiten dugun kirurgia gehiena larrialdikoa da; funtsean, ginekologia eta obstetriziako ebakuntzak, gerrako kirurgia, indarkeriarekin zerikusirik ez duten traumatologia-larrialdiak (adibidez trafiko-istripuen biktimei arreta emateko) eta bizitza mehatxatzen duten baldintza patologikoak (infekzioak, hanturak, buxadurak, etab.) dira.

Kirurgia berreraikitzailea edo konpontzailea

Lan egiten dugun herrialdeetan ia ez dago kirurgia berreraikitzaileko zerbitzurik, hil edo bizikoak izan daitezkeenak pertsonak bere bizitza normalari ekin diezaion lesio bat izan ondoren edo egoera okerragoan egindako ebakuntza baten ondoren. Esate baterako, Ammango (Jordania) proiektuan, non Siriako, Irakeko, Palestinako Lurraldeetako edo Yemengo gatazketako biktimak artatzen ditugun, interbentzioortopedikoak, aurpegi-masailetako kirurgia eta interbentzio plastikoak egiten ditugu, fisioterapia eta laguntza psikosoziala ere ematen duen arreta integraleko pakete baten barruan. 2019An, ospitale honetan, 200 paziente inguru artatzen genituen hilean eta 1.080 kirurgia egiten genituen.

Era berean, fistula obstetrikoa konpontzeko programak ditugu; hura baginaren eta maskuriaren edo ondestearen artean irekitako lesio bat da, emakumeak arreta kualifikaturik jaso ez duen erditze buxatu edo luzeetan gertatzen dena. Lesio horrek gernua eta gorozkiak etengabe galtzea eragiten du eta, askotan, emakumea baztertua izatea eragiten du. Herrialde batzuetan, interbentzio hori erregulartasunez eskaintzen dugu gure proiektuetan eta, beste batzuetan, programa puntualak antolatzen ditugu urtean behin edo birritan.

Larrialdiko kirurgiaren lau hamarkada baino gehiagoren ondoren, tokian bertan hainbat ikasbide barneratu ditugu eta etengabe berritzen jarraitu dugu, gure pazienteei zerbitzu kirurgiko onenak eskainia ahal izateko eta ahalik eta denbora laburrenean esku hartzeko prest egoteko. 

Adibidez, kirurgia-kitak garaitu ditugu, edozein ingurunetan jarduera kirurgikoak berehala hasteko behar diren tresna eta ekipamendu guztiak dituztenak. 

Era berean, puztu daitezkeen ospitaleak ditugu eta, horiei esker, ebakuntza-gela funtzionalak ditugu ordu gutxi batzutan, adibidez, hondamendi natural batek lehendik zeuden egiturak suntsitu edo erabilezin bihurtu dituen lekuetan.