Badaude MSFrekin elkarlanean aritzen diren zenbait enpresa. Haien laguntzari esker, biziak salbatzen ditugu; haien dohainekin, mundu osoan larrialdi medikoak eta humanitarioak jasaten dituzten pertsonak artatzen ditugu. Mugarik Gabeko Enpresak dira. 

Auzi honetan haiekin bat egin nahi baduzu, bihurtu ezazu zure enpresa MSFko bazkide.

Zer eskaintzen dizugu?

  • Hedapen-materiala eskainiko dizugu, zure bezeroei, langileei eta hornitzaileei enpresa, denda edo erakunde solidarioa zarela jakinarazteko.

  • MSFk zure lankidetzaren berri emango du komunikazio-kanaletan, gure online memorian eta enpresa eta erakunde solidarioen urteko txostenean.

  • Gure erakundeak alor horretan egiten dituen jarduera mediko eta humanitarioen berri emango dizugu aldizkako komunikazioen bidez.

Nola izan Mugarik Gabeko Enpresa bat?

Egin urtean gutxienez 1.500 euroko dohaintzak, hilean 125 euroko gutxieneko kuota helbideratuaren bidez edo dohaintza baten edo gehiagoren bidez, urtean 1.500 euroko gutxieneko zenbatekoa lortu arte.

Hedapen-materiala

Hainbat motatako itsasgarriak izango dituzue eskuragarri zuen bulego, denda edo erakundeetarako, baita zuen webgunean jartzeko logoak ere.

ITSASGARRIAK: gardenak izan daitezke (adibidez, kristalezko ateetan kanpotik irakurri ahal izateko) edo hondo zurikoak (zuen instalazioetan, ateetan, eta abarretan itsasteko). Itsasgarrien neurriak: 24 cm x 12 cm (euskaraz, 24 x 14,5).

  • Empresa sin fronteras - colaboramos

WEBGUNERAKO LOGOA: bi bertsio daude, bata grisa eta bestea koloreduna.

Zure dohaintzaren arabera, itsasgarri kopuru jakin bat jasoko duzu. Urteko gutxieneko lankidetzarekin, bi itsasgarri eta zure webgunerako logoa jasoko dituzu.

Zerga-abantailak zure enpresarentzat

Dohaintza ekonomikoetarako, enpresek (pertsona juridikoek) sozietateen gaineko zergaren kuota osoan % 35eko kenkaria izateko eskubidea dute, zerga-oinarriaren % 10eko mugarekin.

Gainera, gutxienez hiru urtez fidelizatutako dohaintzek kenkari bat jasotzeko eskubidea izango dute, ondorengo taulan azaltzen denaren arabera:

 

1. urtea   

2. urtea  

3. urtea edo hurrengokoak

Dohaintzak orokorrean

% 35a

% 35a

% 35a

Urte anitzeko dohaintzak (erakunde berari 3 urtez gutxienez)

 - 

% 37,5a

% 40a

Likidazio-oinarriko kenkariaren mugak

% 10a

% 10a

% 10a

Kontaktua: enpresak eta fundazioak

Zure enpresarentzako egokia den kolaborazio proposamen bat definitzeko edo zalantzak argitzeko.

Médicos Sin Fronteras

Enpresa eta fundazioen programa

  • Fundación Lealtad: ONG acreditada. Dona con confianza.