Guretzat oso garrantzitsua da gure mezua ahalik eta pertsona gehienei helaraztea. Zer egiten dugun eta zertarako egiten dugun jakinarazi behar dugu. Zenbat eta laguntza gehiago jaso, orduan eta hobeto.

Zure enpresak gurekin lan egin dezake langileak, hornitzaileak, bezeroak eta akziodunak partaide eginez, lankidetzaren eragina biderkatuz. Nola egin dezakezu? Hona hemen zenbait ideia. 

Nola lagun dezakezu?

  • Kenya - Dadaab refugee camp

    Zuen langileekin nomina-programa bat ezarriz: haien ekarpenak enpresaren ekarpenari gehituko zaizkio.

  • Port-au-Prince, Saint-Louis hospital

    Zuen bezeroen, hornitzaileen edo langileen artean funtsak biltzeko programak gidatzea larrialdi bat edo MSFko proiektu bat finantzatzeko, hala nola puntu-programak edo kontu solidarioak.

  • Iraq, Domeez refugee camp - Nurse Jessica Lovel

    Opari solidarioarekin bat eginez.

  • Veronique Terrasse

    Parte hartzeko eta sentsibilizatzeko ekitaldi bat antolatuz zure langileentzat .

  • sala de espera para las personas que esperan su prueba de sangre (carga viral) en el departamento de VIH del hospital regional de Arua, en Uganda.

    Ekimen solidario bat sortuz, MSFrentzako funtsak biltzeko xedez.

  • Mugarik Gabeko Medikuak erakundearen kanpainak zuen eragin-eremuan hedatuz.

Zerga-abantailak zure enpresarentzat

Dohaintza ekonomikoetarako, enpresek (pertsona juridikoek) sozietateen gaineko zergaren kuota osoan % 35eko kenkaria izateko eskubidea dute, zerga-oinarriaren % 10eko mugarekin.

Gainera, gutxienez hiru urtez fidelizatutako dohaintzek kenkari bat jasotzeko eskubidea izango dute, ondorengo taulan azaltzen denaren arabera:

 

1. urtea   

2. urtea  

3. urtea edo hurrengokoak

Dohaintzak orokorrean

% 35a

% 35a

% 35a

Urte anitzeko dohaintzak (erakunde berari 3 urtez gutxienez)

 - 

% 37,5a

% 40a

Likidazio-oinarriko kenkariaren mugak

% 10a

% 10a

% 10a

Kontaktua: enpresak eta fundazioak

Zure enpresarentzako egokia den kolaborazio proposamen bat definitzeko edo zalantzak argitzeko.

Médicos Sin Fronteras

Enpresa eta fundazioen programa

  • Fundación Lealtad: ONG acreditada. Dona con confianza.